Realak Toulouseren aurka jokatuko du gaur Beasainen
Beasainen futbol talde profesionalen partida izango da, gaur. Loinatz zelaian, 19:00etan hasita, Realak eta Toulousek jokatuko dute. Realarentzat denboraldi aurreko prestaketan lehen hitzordu garrantzitsua da, indarrak talde profesional baten aurka neurtuko dituen lehena delako. Orain arte Arrasateren aurka bakarrik jokatu du Gipuzkoako taldeak, eta 0 eta 12 irabazi zuen. Euskal Herriko eta Okzitaniako bi taldeok lehen mailan jokatzen dute, Espainiako eta Frantziako ligetan.












