Abuztu amaieran bukatuko dituzte Filipina Uharteak kaleko berrikuntza lanak
Aurrera doaz Filipina Uharteak kaleko lanak. Kalea goitik behera eraberritzen hasi ziren uztaila hasieran, eta lanak abuztu amaieran bukatuko dituzte ikasturte hasierarako La Salle-Legazpi ikastetxeko sarrera libratzeko. Egunotan, Mendiola eraikuntza enpresako langileak ikastetxearen ondoko espaloia apurtu eta azpialdean ur hornidurarako hoditeria berria sartzen ari dira; kale osoko hoditeria berrituko dute.