Ostiral eta larunbatean merkealdien azoka egin zuten Bareak Merkatari elkartekoek Beasaingo plazapean. Goizetan eta iluntzean ibili da jendea batik bat eta dendariak «oso gustura» daude salmentekin. Oskar Martinez eta Albina Lopezek lortu dituzte zozketatu ziren 50 euroko bi erosketa-txartelak.