Garmendia 'Herriko tabernen auzitik' kanpo uztearen alde agertu da fiskaltza
'Herriko tabernen auzia' izenez ezagutzen den 35/02 sumarioa dela eta, Vicente Gonzalez Mota Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskalak esan du ez legokeela Arnaldo Otegi, Jose Luis Elkoro eta Joseba Garmendia berriz epaitzeko arrazoirik. Izan ere, fiskalak azaldu duenez, hiru auzipetuak lehendik ere epaituta daude "talde terroristako kide" izatea leporatuta, eta gauza beragatik ezin direla berriz epaitu azaldu du. Defentsak hirurak aske uzteko eskaera egina du.