Gorka Izagirre (Euskaltel) Euskal Herriko Itzulian.
Euskaltel Euskadi taldeak ziurtatu duenez, ostegunean Ordiziako Klasikako irteera puntuan izango da Gorka Izagirre ormaiztegiarra. Proba hirugarrenez bereganatzen ahaleginduko da txirrindularia; Marino Lejarretaren garaipenak berdinduko ditu helburua lortzen badu.
Sukarra zela-eta Tourra bertan behera utzi behar izan du Izagirrek. Ordiziako Klasikaren antoaltzaileek, berriz, Ordiziako proba lortzeko ere “gogor lan” egin beharko duela diote Frantziako Tourretik datozen beste hainbat txirrindulari ere bertan izango direlako. Euskaltel Euskadi taldetik, Izagirrez gain, Jon Aberasturi, Jorge Azanza, Peio Bilbao, Ricardo Garcia, Mikel Landa, Egoi Martinez, Adrian Saez, Pablo Urtasun eta Gorka Verdugo ere izango dira Ordizian.