Jordi Simonek irabazi du Beasaingo Klasikoa
Bartzelonako Jordi Simon (Colver) gazteak irabazi zuen atzo eguerdian jokatu zen LXXXVI. Loinaz Klasikoa eta era berean III. Ion Lazkanoren memoriala den lasterketa. Bigarren postua Miguel Angel Benitok eta hirugarrena Ibai Salasek lortu zuten, biak Caja Rualekoak. Iker Azkarate lazkaotarrak zazpigarren postua lortu zuen.
Lasterketa hasi baino lehen, minutu bateko isilunea egin zuten, Rufino Murgiaren omenez, eta bertara gerturatu ziren Murgiaren emaztea, alaba eta lasterketan parte hartu zuen semeetako bat.