Ogia garai bateko eran nola egiten den erakutsi dute Barandiaran museoan
Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Jentilbaratza kultur elkarteak antolatuta hainbat ekintza egiten ari dira Ataunen, uda parte honetan. Horietako bat, Gaua gauekoentzat izeneko ibilaldi mitologikoa egin zuten, hilaren 13an. Haren aurretik, hainbat herritarrek ogia garai bateko eran nola egiten zen erakutsi zuten. Horretarako, Barandiaran museoa hartzen duen Larruntza etxeko eta ondoan dagoen Errotatxoko baliabideak erabili zituzten.