Abuztuko azken asteburuan inauguratuko dute Antioko Interpretazio Zentroa
Mikel Serrano Zumarragako alkateak Antioko Interpretazio Zentroa «abuztuko azken asteburuan» inauguratuko duela esan du, «abuztuaren 15erako lanak amaituta egongo dira, baina inor gutxi dago Zumarragan sasoi horretan eta inaugurazioa atzeratzea pentsatu dugu».