Daniel Teklehaimanotek irabazi du Ordiziako 90. Klasikoa
Europan lehendabiziko garaipena lortu du, gaur, Daniel Teklehaimanot eritrearrak (Orica Greenedge). 3:55:18 orduan bukatu du lasterketa, 165,7 kilometro luzekoa. Bigarren Angel Madrazo (Movistar) izan da, eta hirugarren David Arroyo (Caja Rural). Goizeko 10:00etan hasi da proba, eta bero sapa izan dute. Jendetza bildu da lasterketa ikusten, batez ere Abaltzisketako aldapan eta Larraitzen. Baita Ordiziako helmugan ere. Ordiziatik Larraitzeko bira bost aldiz egin dute ziklistek, azken bietan Altzo ere igoz. ProTour mailako bost talde elkartu dira gaur Ordizian: Euskaltel, Orica Greenedge, Movistar, Katusha eta Cannondale.

Lehen euskalduna Gorka Verdugo izan da, 7. postuan. Gorka Izagirre ormaiztegiarra (Euskaltel), iazko garailea eta aurten printzipioz irabazteko faborito zena, tropelean iritsi da.
Euskadi Fundazioaren taldea izan da gaur bere burua asko erakutsi duen beste talde bat. Unai Iparragirrek erasoa jo du. Tarteko helmugen saria eraman du azkenean Iparragirrek. Beste bi sari aipagarri ere eskuratu ditu Euskadik: 23 urtez azpikoetan onenarena (Aritz Orbek), eta txirrindulari lehiakorrenarena (Illart Zuazubizkarrek). Mendikoa Andre Cardosok (Caja Rural) eraman du.
Sari emate ekitaldian Anton Barrutia iurretarra omendu du Txapel Gorri elkarte antolatzaileak. 1963ko Ordiziako Klasikoa irabazi zuen —orduan Prueba Villafranca deitua—. Txapel gorri bereizgarria jaso du hark ere, Teklehaimanot garaileak bezalaxe.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.