Mikel Landa eta Pablo Urtasunek erorketa gogorra izan dute
Euskaltel-Euskadi taldeko Mikel Landa eta Pablo Urtasun txirrindulariak golpe gogorra hartu dute lasterketan erorita, hala ere lasterketarekin jarraitu dute.Urtasunek bizikletaz aldatu behar izan du eta Landak aurreko gurpila.
Bigarren itzuliari ekin diote XC. Klasikoko txirrindulariek Ordiziako tarteko helmugatik igarota. Iparragirre pasa da lehena; Petit, bigarren; eta Zuazubiskar, hirugarren.
Goizeko hamarretan ekin diote ibilbideari Ordiziatik hamaika taldek. Tenperatura altuak direla eta —28 gradu dituzte— lehen biraren ondoren horniketarekin hasi dira. 14:00ak aldera iritsiko dira helmugara.