Xanet Imaz pilotari segurarrak Dinastia Etxabe txapelketa irabazi du
Xanet Imaz segurarrak eta Andoni Ugalde oiartzuarrak Zestoako Dinastia Etxabe pilota txapelketa irabazi dute. Finala atzo jokatu zuten. Ugalde eta Imaz 22 eta 11 nagusitu zitzaizkien Etxebarria eta Iruretagoienari, gazte mailan. Imaz “oso pozik” agertu da, sei final galdu baititu jarraian. “Abel Barriolaren marka hautsi behar nuela uste nuen”, esan du. Segurarrak indarberrituta hasiko du bihar Lezoko txapelketa. Iban Matxinandiarena zegamarrarekin jokatuko du. Bestalde, DV txapelketa ospetsuan ere parte hartu behar du.