Beasaingo Urbieta zentroak ikastaro eskaintza zabala eskainiko du
Urtero bezala, Urbieta zentroan mota askotako ikastaroak egingo dituzte aurten ere. Balleta, antzerkia, argazkigintza, marrazketa eta pintura, eta zeramika eta esmaltaketa ikastaroak egongo dira aukeran. Argazkigintza urriaren 7an hasiko da, baina, gainerako ikastaro guztiak urriaren 1ean.
Balleta Gala Nietok irakatsiko du, 5 urtetik aurrerako haurrentzat zein helduentzat. Informazio gehiagorako, Nietoren zenbakia honakoa da: 647 96 33 70.
Marrazketa eta pintura tailerra Jokin Telleriak emango duhaur eta helduen taldetan banatuta. Informazio gehiagorako deitu 943 16 23 44 zenbakira.
Argazkigintza ikastaroa 20 ordukoa izango da eta Argizpi elkartekoek emango dute . Plazak mugatuta daude.
Antzerki tailerra hamabi urtetik hamasei urte bitarteko gaztetxoentzat izango da astearteetan 18:00etatik 20:00tara. Informazio gehiago 619 33 64 20 zenbakian.
Zeramika eta esmaltaketa tailera ione Urain eta Maite Salutregik emango diete 11-14 urte bitarteko gaztetxoei.
Izen-ematea Beasaingo Kultura sailean egin beharko da, bertara joanaz, 943 02 80 65 zenbakira deituta edo kultura@beasain.net helbidera idatzita.