Auzoetako bizilagunen irisgarritasuna hobetzeko Auzobusa jarriko da martxan
Urretxuko goiko aldeko auzoetako bizilagunei herrigunera iristeko erraztasunak ematea da proiektu berriaren lehentasuna; datorren hilaren 11n jarriko dute martxan. Urretxuko goiko aldeko auzoetako bizilagunei herrigunera iristeko erraztasunak ematea da proiektu berriaren lehentasuna; datorren hilaren 11n jarriko dute martxan. Irailean abiaraziko dena proba-pilotu bat da. Abendura bitartean iraungo du. Autobusak egunean bost bidaia egingo ditu. Joaneko hiru bidaia egingo ditu eta beste bi kontrako norabidean.