Hastera doa Antioko 30. Musikaldia. Urtero bezala, iraileko larunbatetan aniztasuna izango da nagusi Antioko baselizan musika estilo eta tresnei dagokienez. Zikloak aurretik inoiz dantzaririk hartu badu ere, ez da izan ohikoena. Hori dela eta, aurtengo zikloaren berritasunik nabarmenena da Kukai-Tanttaka taldeak eta Juan Mari Beltran hirukoteak eskainiko duten OTEhITZAri Biraka dantza eta musika ikuskizuna.
Berria.info- Gure Esku Dago mugimenduaren eta ANC Biltzar Nazional Katalanaren arteko ustezko harremanak ikertzen ari da Espainiako Barne Ministerioa, El Periódico de Cataluña egunkariak argitara eman duen informazioaren arabera. Egunkari horrek Espainiako Poliziak landutako txostena eskuratu du, eta bertan jasotzen denez, Espainiako Poliziak ondorioztatu du lotura badagoela Gure Esku Dago eta Biltzar Nazional Katalanaren artean. Poliziak dio «antzekotasunak» daudela Kataluniako eta Euskal Herriko bi mugimenduen artean, eta ezker abertzalea Biltzar Nazional Katalanaren sustatzaileetako bat dela.
Urretxuko goiko aldeko auzoetako bizilagunei herrigunera iristeko erraztasunak ematea da proiektu berriaren lehentasuna; datorren hilaren 11n jarriko dute martxan. Urretxuko goiko aldeko auzoetako bizilagunei herrigunera iristeko erraztasunak ematea da proiektu berriaren lehentasuna; datorren hilaren 11n jarriko dute martxan. Irailean abiaraziko dena proba-pilotu bat da. Abendura bitartean iraungo du. Autobusak egunean bost bidaia egingo ditu. Joaneko hiru bidaia egingo ditu eta beste bi kontrako norabidean.