Beasaingo gaztetxearen IX. urteurrena ospatzeko ekintza ugari ari dira egiten
Beasaingo gaztetxeak bederatzi urte bete zituen abuztuaren 22an. Hori ospatzeko afari bat egin zuten egun horretan gaztetxeko kide mordoxka batek. Bederatzi urte hauetan jende berri asko sartu da eta bizitza ematen jarraitzen diote garai batean tailer mekanikoa eta tornu lantegia zeuden eraikinari.
Urteurrena ospatzeko ekintza ugari ari dira egiten bertan. Pasa den ostiralean kontzertuak egon ziren eta urri bukaerara arte luzatuko dira ekintzak. Gaur arratsaldean, esaterako, serigrafia tailerra egingo dute 18:00etan eta bihar, ordu berean, soinu teknikari tailerra egingo dute. Asteburuan, berriz, auzoko jaiekin lotuta, kontzertuak egongo dira ostiralean eta larunbatean:
Ostiralean 23:00etan (dohainik):
Guri bost (Gabiria)
Northern Pride (Beasain)
The Sinners (Beasain)
Larunbatean 23:00etan (3 euro: maputxe preso politikoen aldeko diru sarrera):
Zurraia (Kuraiaren bertsioak jotzen dituen talde Oñatiarra)
Guaka (klikatu hemen talde honen informazio gehiago ikusteko)
Olarius & Brothers Rock DJak