
Igandean Lierniko Andra Mari jaiak eta Kizkitzako Amaren eguna ospatuko dituzte Liernian eta Ezkio-Itsason. Kizkitzako jaiari dagokionez, aipatzekoa da garai bateko ohitura bat berreskuratuko dutela: jaia Itsason bukatuko dute. Bertako karpan, trikitilariek joko dute eta herritarrek etxetik eramandakoa afalduko dute. Liernin, berriz, kirol saioek garrantzia berezia izango dute. Herri kirol jaialdian, Iñaki Azurmendi, Xabier Zaldua, Xabier Dorronsoro eta Aitor Urteaga aizkolari goierritarrek eta Xabier Aranburu harrijasotzaile idiazabaldarrak parte hartuko dute.
Egitaraua:
Lierniko jaiak
-Goizean. Goiz eresia Segurako txistularien eskutik.
-09:30. Gazte mailako txirrindulari proba. Lehenengo 60 kilometroko ibilbidea eta ondoren Segura-Lierni erlojupekoa.
-12:30. Meza nagusia.
-13:15. Toka lehiaketa.
pEguerdian zehar. Josu Albisu eta Amets Arteaga trikitilariak.
-14.30. Herri bazkaria.
-18:30. Herri kirolak.
-Ondoren. Trikitilariak.
Kizkitzako eguna
-12:00. Meza nagusia.
-Ondoren. Goierriko bertsolarien saioa.
-Egun guztian zehar. Lutxurdiorekin erromeria.
-Eguerditik aurrera. Elortza eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin erromeria Mandubian.
-Arratsaldean. Goierriko bertsolarien saioa Mandubian.
-Iluntzean. Ohitura berreskuratuz, festak Itsason jarraituko du: trikitilariak eta afaria.