![pnga_erakutsi-3](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/09/pnga_erakutsi-32.gif)
Euskal Jaiak gainean direla-eta, Idiazabal gaztaren lurraldea eta sagardoaren lurraldeak uztartzeko Gipuzkoan martxan jarritako egitasmoaren baitan, D’elikatuz zentroak sagardo dastaketa antolatu du. Astigarragako Zapiain sagardotegiko Egoitz Zapiain arduratuko da dastatze komentatua gidatzeaz.
Bertaratzen direnek “sagardoaren dastaketarako metodologia eta dastaketaren fase ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute”. Hitzordua irailaren 12an da, D’elikatuzen arratsaldeko 18.00etan. Doakoa den arren, beharrezkoa da izena ematea zentroan bertan, 943882290 telefonora deitu edo
delikatuz@ordizia.org helbidera idatziz.