Ugaro eskolan bihar hasiko dute ikasturtea ikasleek
Legorretako Ugaro herri eskolan bihar, osteguna, hasiko da kurtsoa. Lehen Hezkuntzan 09:00etatik 13:00etara izango dira eskolak, eta Haur Hezkuntzan 12:30a arte. Goizeko zaintza eta jangela zerbitzuak ere hasiko dira.