Zaldibiako mendizaleak Monte Perdidora joango dira asteburuan
Zaldibiako Gailurrerantz mendizale elkarteak asteburuko txangoa egingo du, larunbatean, Pirinioetako Monte Perdido mendira, Ordesa bailaran. Larunbatean 08:00etan autobusean abiatuko dira, eta Gorizko aterpetxean lo egingo dute. Igandean tontorrera igoko dira, 3 ordu eta erdiko bidean. Langileek 56 euro eta langabeek 48 ordaindu behar dute, gaurko.