Herri Antzokirako ideiak proposa litezke Ataunen
Ataungo Herri Antzokia «berehala» da lanurte berria hastekotan. Dinamizazioa aldatu egin nahi dute, eta herritarrek parte hartuko duten proiektu bat indartu nahi dute arduradunek. Epe motzean, kultura ekitaldiak, film emanaldiak, antzerkiak, musika espresio ugari, hitzaldi eta kongresuak, zikloak, lehiaketak, erakusketak eta ikastaroak antolatu nahi ditu. «Denen gustuko egitarau txukuna» egin ahal izateko, herritarrek proposamenak egiteko aukera dute (herriantzokia@gmail.com).
Film emanaldiak eta zinema-zikloak eskainiko ditu Herri Antzokiak, besteak beste. Herritarrek eta erabiltzaileek zein genero, izenburu eta gairi buruz ikusten dituzuen filmak gustukoen jakin nahi dute arduradunek. “Zinema zikloak egiterako garaian, zein gairi buruz gustatuko litzaizueke filmak eskaintzea?”, galdetu dute.