Herriak Elkarlaneanek web orrialde berria aurkeztu du
Herriak Elkarlanean elkarteak web orrialde berria aurkeztu du: www.herriakelkarlanean.org . Leire Plazaolak azaldu duenez, “Interneten aurrez zerbait egon bazegoen ere, web orrialde osatuagoa sortu beharr ikusi genuen”.
Orrialde berriaren bidez “taldea ezagutzera eman eta boluntario berriak egitera animatu” nahi dute. Horretarako, elkartea zer den, zer lan egiten duen, non dauden, zer ekintza egiten duten, laguntza emateko aukera, bazkide egiteko aukera eta on-line erosketa egiteko aukera ere ematen da. Unai Altolagirre webaren egileak azaldu du “ahalik eta informazio osoena” ematen saiatu direla, “ahalik eta errazen nabigatuz”.