Alex Aranburu txirrindulariak Munduko Txapelketan parte hartuko du
Ezkio-Itsasoko Alex Aranburu txirrindulariak Munduko Txapelketan parte hartuko du Espainiako selekzioarekin. Aranburu gazte mailako lasterketan arituko da. Proba hau hilaren 28an egingo dute, Italiako Montecatini herrian. Txirrindulariak 08:30ean abiatuko dira eta irabazlea helmugara 12:00etan heltzea espero dute. Aranburuk denboraldi bikaina osatu du eta Munduko Txapelketan parte hartzea sari ederra da.