Imanol Agirretxe, Eñaut Zubikarai, Uxue Garmendia eta Idoia Agirre Realeko jokalariak Idiazabalen
Imanol Agirretxe, Eñaut Zubikarai, Uxue Garmendia eta Idoia Agirre Realeko jokalariak Idiazabalen egon ziren ostegunean, Realaren Lagunak taldeak gonbidatuta. Herritarrekin berriketan aritu eta autografoak sinatu ondoren, Axari elkartera joan ziren. Bertan Agirretxe omendu zuten eta ondoren luntxa egon zen. Jende asko hurbildu zen jokalariak ikustera, batez ere haurrak. Aipatzekoa da aurten etorri direla lehenengoz Idiazabalera emakumezkoen taldeko jokalariak.