Kontzentrazioa egin dute Estandan "Lan istripu gehiagorik ez!" lemapean
Eguerdiko 12:00etan dozenaka lagun batu dira Estanda lantegiko sarreran, atzo lan istripuz hil zen langilearenetxekoei babesa emateko eta horrelako lan istripu gehiago gerta ez daitezen aldarrikatzeko. Beasaingo zein inguruko herrietako langile zein sindikatutako ordezkari ugari bildu dira, eta 15 minututik gorako isilunearen ostean, denen izenean, adierazpen labur batzuk egin dituzte, euskaraz eta gazteleraz.
Ezekiel Etxeberriak “samina” azaldu nahi izan die familiakoei, eta “horrelako gehiago gertatu aurretik neurriak hartu behar direla” gogorarazi du. Bestalde, Jesus Calvok, istripua “oraindik ikertzen” ari direla azaldu du eta “astelehenetik aurrera” argituko direla gauzak, oraindik “duda asko” daudelako. Honek ere “doluminak” eman nahi izan dizkie familiakoei.
Honi lotutako informazio gehiago, hemen:
http://goierri.hitza.eus/2013/09/13/estandako-langileek-lanuztea-eta-elkarretaratzea-deitu-dituzte-gaurko/
http://goierri.hitza.eus/2013/09/12/azken-ordua-langile-bat-hil-da-beasaingo-estanda-galdategian/