Giro bikaina Beasain Football Fest ekitaldian
Eguraldi bikaina lagun, Beasain kirol elkartearen Beasain Football Fest ospatzen ari dira herriko plazan. 6 eta 11 urte bitarteko haurrek osatutako 102 talde parte hartzen ari dira txapelketan. Guztira, 400 neska-mutiko baino gehiago. Gainera, taberna jarri dute eta ekitaldiak antolatu dituzte. Atzo, Beasain kirol elkartearen taldeak aurkeztu zituzten eta, ondoren, herriko jokalariek musika ikuskizuna eskaini zuten. Gaur, 20:30ak arte gaztetxoek partidak jokatuko dituzte eta ondoren Beasain eta Ordizia taldeetako beteranoek derbia jokatuko dute. 23:00etan Zuhaitz Gurrutxaga Beasain taldeko jokalari ohiak bakarrizketa eta musika ikuskizuna eskainiko du. Bihar, 09:30etik 14:30era txapelketako partidak jokatuko dituzte, 13:30ean eta 16:30ean haurrek basurdetxoa harrapatzera jolastuko dute, 14:30ean paella jana egingo dute, 17:00etan txapelketako finalak jokatuko dituzte eta 19:00etan sariak banatuko dituzte eta saski erraldoia zozkatuko dute.