Ormaiztegiarrek 1936ko gerrako biktimak omendu dituzte. Udalbatzak Ohorezko Alkate titulua kendu dio Francisco Franco diktadoreari, Elixabete Garmendia kazetari ormaiztegiarrak 36ko gerra Ormaiztegin liburua aurkeztu du eta zubia botatzeagatik fusilatu zituztenei omenaldia eskaini diete eta Bernat Vidalek euren oroimenez egindako eskultura inauguratu dute. Azken ekitaldi hau zubi azpian egin dute eta Manttoni Galdosek parte hartu du, fusilatuetako baten alabak.