Legazpiarrak Agorreko Santikutz jaiak ospatzen ari dira
Agorreko Santikutz jaiak ospatzen ari dira Legazpin, atzotik. Gaur, bola txapelketa, duatloi txikia, motor txikien lasterketa, sukaldari lehiaketa, erraldoi alardea, Laguntasuna errondailaren emanaldia, atletismoko milla urbanoa eta Korosti dantza taldearen emanaldia egon dira, besteak beste. Festak bihar bukatuko dira.
IRAILAK 15, IGANDEA: GOROSTIAGARA IGOERA ETA ERROMERI EGUNA
- 9:45ean: GURUTZERA IGOERA San Martin auzoko arkutik.
- 11:00etan: MEZA Gorostiaga mendian.
- 11:30ean: HAMAIKETAKOA eta ERROMERIA Goiz Deia Txistulari Taldearekin Gorostiaga mendian.
- 12:00etan: X. ARDANBIDETAKO ERROMERIA ren hasiera Txalapartari, bertsolari eta trikitilariekin, Zingi-Zango talderen eskutik.
- 13:00etan: HERRI KIROLAK.
- 14:30ean: HERRI BAZKARIA , Hare Haizea elkarteak prestaturik. (Oharra: Eguraldi txarra balitz bazkaria Azokan egingo da).
- 16:00etan: ERROMERIA Argilaurdenak taldearekin.
- 16:00etan: HERRI MAILAKO PLATER TIRAKETA Urtazar Tiro Zelaian. Antolatzailea: Tiro Olinpiko Elkartea.
- 17:30ean: ZINGI-ZANGO sariaren zozketa.
- 17:45ean: Herritarren arteko SOKA-TIRA.
- 18:30ean: ERROMERI AMAIERA, JAITSIERA Laubidera.
- 19:00etan: Laubidetik Plazara KALEJIRA erromerian parte hartutako guztiekin.
ARDANBIDETAKO ERROMERIRAKO OHARRAK:
- Autobus zerbitzua egongo da goizeko 11:00etatik aurrera Laubideko Errotondatik abiatuta.
- Kotxe baimenduak eta antolakuntzakoak baino ezingo dute Tiro al plato eremutik gora igaro. Bidea erabat itxita egongo da egun guztian.
- Erabat debekatuta dago Ardanbidetan bertan kotxeak uztea.
- Eguraldi txarra balitz, goizeko ekitaldiak egingo dira Ardanbidetan eta bazkalondoko
- erromeria Azokan egingo da.













