Ordiziako gaztetxekoek Oria ibaia garbitu dute
Ordiziako gaztetxekoek Erreka Eguna egin dute gaur goizean. Oria ibaia garbitu dute, Tximista inguruan. Espero baino zikinkeria gehiago jaso dutela aipatu dute, tartean bizikleta bat eta obretako hesi bat. Hiru edukiontzi bete dituzte. Bizilagunek euren lana eskertu dute. Askok euren ahalegina txalotu dute eta ordiziar batek hamaiketakoa eraman die.