Oreretako Aitor Albisturrek jaso du Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako helduen lehen saria
Atzo eguerdian egin zuten Ordizian Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa Barrena Jauregian. Aurtengoan lehiaketaren hogeita bigarren edizioa bete du Argi Berri Elkarteak Ordiziako Udalarekin batera antolatzen duen lehiaketak. Sariak banatzen Ordiziako alkate Igor Eguren, Argi Berriko presidente Aitor Calvillo eta Lazkao Txiki zenaren ilobak aritu ziren.

Sari banaketaren ondoren, saritu guztiak.
Helduenetan 19 lan jaso ziren guztira. Lehen saria Oreretako Aitor Albisturrek eraman zuen ‘K2’ lanagatik; eta bigarrena, Villabonako Amaia Agirrek ‘Neska bat maite dut, eta zer?’ lanagatik. Bi hirugarren sari eman zituzten. Bat Agirrek eraman zuen ‘Bertsozale elkartearen zilborhesteak’ bertsoengatik eta bestea Zarauzko Nikolas Zendoiak ‘Aitona-billobak tratuan’ lanagatik. Sarituek, sariak jaso ahala euren bertsoak abestu zituzten.
Gazteetan, 14 eta 18 urte bitartekoetan Amezketako Ixiar Altunak eraman zuen lehen saria ‘Amonari’ lanagatik. Bigarren eta hirugarren sariak Azkainera joan ziren; Aitor Servier-Etchechurik eraman zituen ‘Kazetaritzaz’ eta ‘Herri bat zuzenean’ lanengatik.
Azkenik, 13 urte arteko gaztetxoetan Tolosako Miren Goikoetxea, Zaldibiako Maide Garmendia eta Zizurkileko Itsaso Aizpurua izan ziren sarituak. Maila honetan gai bera izan zuten guztiek: ‘barazkiak jatea osasuntsua omen da’.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.