Jose Mari de la Piedad (Zumarraga, 1955) Jesusen Anaiak kongregazioaren buruetako bat da egun. Bruselan (Belgica) dago kongregazioaren egoitza, eta bera han bizi den arren, munduko hainbat tokitara joaten da kideei bisita egitera. Jesusen Anaiak lagunartearen berezitasuna da bizi diren komunitatearen biztanleen bizimodua bere egiten dutela. Ez dituzte parrokiarik, ez dituzte eskolarik, ez eta ospitalerik; pisu soiletan bizi dira gizartearen ertzeetan.
Goierriko Herrirak garagardo festa antolatu du irailaren 19tik 21era. 30 garagardo ezberdin izango dira dastagai arratsaldeko 18:00etatik hasi eta goizaldeko 01:00ak artean. Tartean, afariak emango dira, iazko menu berdinarekin: ukondoa, patata brabak eta saltxitxak (txuriak edo gorriak). Afaria amaitzeko, pastelak egongo dira. Gainera, Zubimuzu plazan preso eta iheslariei eskainitako txokoa egongo da, eta hau ostiralean eta larunbatean 18:00etatik aurrera irekita egongo da. Amaitzeko, Inma Berriozabal preso zegamarraren egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean Zubimuzu plazan bertan 19:30ean. Bideo hau egin dute garagardo festa iragartzeko.
Bizkaian bizi den Ionut Zinca errumaniarrak irabazi du Idiazabalgo Axari Trail lasterketaren lehen edizioa. Zincak bi ordu, minuto bat eta hogeitabost segundo behar izan du 25 kilometroko ibilbidea osatzeko. Helmugan sartzen bigarrena Jokin Lizeaga izan da eta hirugarrena Imanol Goñi. Emakumezkoen artean, onena Maite Maiora izan da, bigarrena Alizia Olazabal eta hirugarrena Nahia Quincoces.
Atzo eguerdian egin zuten Ordizian Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa Barrena Jauregian. Aurtengoan lehiaketaren hogeita bigarren edizioa bete du Argi Berri Elkarteak Ordiziako Udalarekin batera antolatzen duen lehiaketak. Sariak banatzen Ordiziako alkate Igor Eguren, Argi Berriko presidente Aitor Calvillo eta Lazkao Txiki zenaren ilobak aritu ziren.
Iraganeko kontuak gogoratzea baino nahiago du Jokin Lasa (Lazkao, 1954) orainaldiari eta etorkizunari buruz hitz egin. Eta hori musikaren munduan historia mamitsua edukita. Aurten bete dira 40 urte Beasaingo Usurbe zineman Josu Irastortza lagunarekin lehen kantaldia egin zutenetik. Pantxoa eta Peio ere baziren saio hartan. Emaria ez zaio agortu, eta Zortziko txiki bat diskoa ondu du Lasak, Kaki Arkarazo herrikide eta lagunaren estudioan. ‘Zortziko txiki bat’ aurkeztu duzu, Ataunen.