Baserri Egunerako laguntzaileak eskatu ditu Lazkaoko Udalak
Irailaren 28an ospatuko da Lazkaon II. Baserri Eguna. Herriko baserrietako produktuen azoka, ganadu erakusketa, lanbide eta lan-tresna zaharren bildumak eta kaleko giroa izango dira, 14:00ak arte. Festa eta azoka antolatzen laguntzeko boluntarioak eskatu ditu udalak, txartelak saltzeko eta pintxoak banatzeko (hamar lagun), eta garbiketarako (zortzi). Laguntzeko prest dagoenak hirigintza@lazkao.net helbidean edo udaletxean eman dezake izena.