
Irailaren 29an hasiko du ibilbidea Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak. 43 bertsolarik parte hartuko dute guztira (Maialen Lujanbio finalean izango dute zain), horietatik 5 dira goierritarrak: Nerea Elustondo, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi, Iker Zubeldia eta Aitor Sarriegi. Urriaren 26ra bitartean, sei kanporaketa jokatuko dituzte; saio horietako bat, Legazpin izango da, gainera. Azaroan, finalaurreko saioak jokatuko dituzte, eta finala, abenduaren 15ean izango da, Barakaldoko BECen.
Aurreko txapelketaren egitura izango du aurtengoak ere, eta ez da berrikuntzarik izango ariketetan. Krisia “sorkuntzan ere” badagoela esan du Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko presidenteak, eta horri “astindu bat” eman nahiko lioketela txapelketarekin.
Martxan da Bertsolari Txapleketa Nagusia 2013ko
webgunea, txapelketaren inguruko hainbat informazio biltzen dituena. Halaber, gaurtik aurrera daude salgai sarrerak
bertsosarrerakatarian.