Elena Calvillok Espainiako Kopa irabazi du beteranoen mailan, bigarren aldiz
Elena Calvillo beasaindarrak lehen postua lortu du Espainiako Kopako beteranoen mailan pasa den igandean. Kopa honen barruan, Cantabrian, Lanzaroten, Zumaian eta Granadan egin diren lau lasterketetan lortutako emaitzen baturari esker lortu du beasaindarrak garaipena, eta Granadako La Puebla de don Fadrique herrian jokatu den azken lasterketa horren ostean jaso zuen bere saria.
Lau lasterketetatik, azken honetan lortu zuen puntuaziorik altuena beasaindarrak eta, bere ustez okerrena Lanzaroten. Eta ez da harritzekoa, berak azaldu duenez, lau ordu besterik ez omen baitzituen lo egin, ostiralean lanetik irten eta bidaia luze baten ostean laur ordu bakarrik lo eginda baitzegoen. Denboraldia ere “beldur pixka batekin” hasi zuela azaldu du, “anemiari buelta ematen” ari zelako.
Zailtasunak zailtasun, lehen postua lortu du eta “oso gustura” dago, bere “maila eman” duelako.