http://vimeo.com/74223893
Urriak 25ean eta 26ean egingo dute aurtengo Jazpana! jaialdi rural postmodernoaren bostgarren edizioa. Aurten ere normalean hemen inguruan ikusi ezin daitezkeen taldeak ekartzen, eskualdeko taldeei aukerak eskaintzen eta hori guztia debalde eskaintzen saiatu dira antolatzaileak.

Jazpana!ko Mikel Alvarezek azaldu duenez, aurtengo jaialdiko talderik azpimarragarriena Retribution Gospel Choir talde izango da eta horri esker “estatu mailan ere sona handia” hartu du Jazpanak”. Talde honetaz gain, aurreko urteetako taldeetako asko ere jaialdian izango dira.
Karpan egongo diren kontzertuez gain, ohi bezala 3×3 saskibaloi txapelketa, skate txapelketa eta argazki rallya ere egingo dituzte, eta aurten, berrikuntza bat ere egongo da: Jazpana Herrira. Musika karpatik atera eta tabernetara eramango dute. Herriko bi taldek joko dute bi tabernetan: Keak eta Fixed Tonight. Honekin “jaialdia herrira eraman” eta “festa antolatzeko dirulaguntza ematen duten tabernariei ere laguntza ematea” da, Alvarezen esanetan. Esperientzia ondo joaten bada, datozen urteetan beste tabernetan ere egingo dute halako zerbait. “Kalejira tankerako zerbait izatea nahi dugu, tabernaz taberna, eta ilusioa egingo liguke adin ezberdinetako jendea inguratzea kontzertu horiek entzutera”, dio.
Jazpana!ren barruan, aurten bigarren aldiz Jazpanart! ere egingo dute urriaren 19tik 24ra Igartza jauregian.
Hemen Jazpanart!en inguruko informazio gehiago.
Hemen aurtengo kartela: