Kiroldegian ikastaroen denboraldia hasi da
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian atzo hasi zituzten lanurteko ikastaroak. Izena emateko aukera badago oraindik. Haurdun daudenen igeriketa, igeriketa terapeutikoa, haurtxoen igeriketa eta pilatesa hasi ziren atzo. Irailaren 30ean hasiko dira, bestetik, haurren eta helduen igeriketak, ziklo-indoorra, GAP, aerobic, soinketa eta adinekoen soinketa. Izena emateko kiroldegira joan edo deitu behar da.