![pnga_erakutsi-5](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/09/pnga_erakutsi-56.gif)
Urmaiz abesbatzak Jesus Guridi gasteiztarraren
Baserria zarzuela eskainiko du larunbat honetan, 21:30ean, Zubipe kiroldegian. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 5 eurotan, Estanko dendan eta Arana eta Arantxa tabernetan. Zarzuela hau 1926an estreinatu zen Madrilen eta oraingoan euskaraz eta gazteleraz antzeztuko dute. Abesbatzak gazteleraz eta euskaraz abestuko du eta bakarlariek gazteleraz. Iñaki Leturia narratzailea, berriz, euskaraz arituko da.