Aurten Misio taldeak ez du elkartasun denda irekiko
Elkartasun dendarik ez da izango aurtengo Gabonetan Zumarragan. Aintzane Arizmendiarrieta Misio taldeko kideak adierazi duenez, «egoera ekonomikoa dela eta, ez dugu denda irekitzeko paradarik izango». Azken urteetan, Gabonetan, elkartasun denda zabaldu izan dute Misio taldeko kideek eta Andre Mari Jasokundearen parrokiako katekistek. Bidezko merkataritza barruko produktuak saldu izan dituzte. Helburua ez da izan etekin ekonomikoa ateratzea, merkataritza mota horren berri ematea baizik. Edozein modutan, atera izan dutena proiektu ezberdinak laguntzeko erabili izan dute. Iaz Haitira gaztetxoek ikasteko lanparak bidali zituzten.