Irrien Lagunak Gizartegintzak antolatuta, Bizipozaren jaia egingo dute hilaren 22an Lazkaon. Gizarte arloko hainbat elkartek elkarlanean jardungo dute ekimen berrian, eta horien erakustoki izan nahi du Lazkaoko jaialdiak. Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoak aurkeztu du ekimena, Lazkaoko Udaleko, San Benito ikastolako eta Maizpide euskaltegiko ordezkariekin batera.
Elkartasun dendarik ez da izango aurtengo Gabonetan Zumarragan. Aintzane Arizmendiarrieta Misio taldeko kideak adierazi duenez, «egoera ekonomikoa dela eta, ez dugu denda irekitzeko paradarik izango». Azken urteetan, Gabonetan, elkartasun denda zabaldu izan dute Misio taldeko kideek eta Andre Mari Jasokundearen parrokiako katekistek. Bidezko merkataritza barruko produktuak saldu izan dituzte. Helburua ez da izan etekin ekonomikoa ateratzea, merkataritza mota horren berri ematea baizik. Edozein modutan, atera izan dutena proiektu ezberdinak laguntzeko erabili izan dute. Iaz Haitira gaztetxoek ikasteko lanparak bidali zituzten.
Berria.info- Bertsozale elkartea Bertsolari Txapelketa Nagusia prestatzeko lanetan dago murgilduta. Elkarteko lehendakari Iñaki Murua ere (Gabiria, Gipuzkoa, 1956) hala dabil. Txapelketa berezia izango dela aurreikusi du, eta bertsoa izango dela nagusi, soiltasunean. Aurtengo txapelketan zer ikusiko dugu? Oxigenatua izango da. Lurra goldatzea edo astintzea bezala da, oxigeno berria har dezan, ariketa berriak eta proposamen berriak etor daitezen. Ikusiko duguna da bertsoa eta bertsolaria; soiletik [...]