Soinketa eta irristaketa ikastaroak antolatuko dituzte Araman
Aramako Udalak herritarrentzat bi ikastaro antolatzeko asmoa zabaldu du. Bat aerobic-ekoa izango da. Zumba edo antzeko soinketa saio jarraitua antolatzeko deialdia egin berri die udalak aramarrei. Bigarren ikastaroa irristaketakoa izango da. Patinajeko oinarrizko teknikak ikasi ahalko dira. Bi deialdiak «harrera ona» izaten ari direla azaldu du udalak, eta taldeak osatzeko bidean dira. Datorren astean zehaztuko dute noiz hasiko liratekeen.