Urkiko saskiaren zenbaki sariduna 325-A da
Urkiko Gurutze Deunaren jaietan, igande ilutzean zozketa egin zuten. Errifak saldu ondoren, saskikada janari oparituko diote, zortedunari. 325-A txartelaren jabearentzat da saskia. Irailaren 30era arte du epea irabazleak, telefonoz hots egin (679 78 07 54) edo Itsasondoko Lurdes dendara joateko. Hura agertu ezean, ordezko txartela 155-D atera zuten; horren jabea agertu da.