Galp enpresak Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoko gasolindegia eta tailerra bota ditu
Galp multinazionalak Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoko gasolindegia eta ondoko tailerra bota ditu. Arantzazu hotela ere berea da, baina ez du botako: eraikina egoera onean dago, etorkizunean erabiltzeko moduan. Ezkio-Itsasoko Udalak behin eta berriro eskatu dio enpresari gasolindegia eta tailerra botatzeko eta, azkenean, lortu du.