Antioko Interpretazio Zentroko museoari La Antigua izena jarri nahi dio Zumarragako udal gobernuak, EH Bilduk bere iritzia eman du
Donostiako Zinemaldian estreinatuko duten lanetako batek, goierritar ukitua du. Ez bakarrik protagonistak jaiotzez beasaindarrak direlako, baita zuzendaria bera ere, goierritarra delako. Izan ere, Moriarti Films ekoiztetxeak produzitu duen El metodo Arrieta dokumentala, Jorge Gil legazpiarrak zuzendu du. Lehendik ere zinema eta telebista munduan hainbat lan egindakoa da, bai gidoilari eta baita zuzendari edo laguntzaile moduan ere. Zinemaldiaz gain, urriaren 4an, bere jaioterrian, Legazpin eskainiko dute filma.