Araman herri batzarra egingo dute datorren asteartean, hondakinen bilketari buruz
Aramako Udalak herri batzarrera hots egin die herritarrei, astearterako, irailak 24. Hondakin bilketa sistema berria azalduko du udalak, eta «modalitate berri bat» aurkeztuko die aramarrei. Batzarrean oniritzia ematen bazaio, «berehala» jarriko lukete indarrean. Bilkura 19:00etan hasiko da, udal eraikin berrian.