![Antzeztaun 2013 Kartela](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/09/Antzeztaun-2013-Kartela.jpg)
Antzeztaun antzerki zikloaren bigarren ekitaldia bihar hasiko da. Bost asteburuko egitaraua prestatu dute udalak eta herriko eragileek. Guztira zazpi antzezlan, bakarrizketa eta ikuskizun egingo dituzte.
Aurreneko ikuskizuna, bihar, Barry Manley irlandarrak egingo du.
Irish in Euskal Herria (Irlandarra Euskal Herrian) umorezko saioa Troskaetan egingo du, 22:00etan hasita. Euskaraz jardungo da Manley. Asteburu honetan bertan iritsiko da bigarren saioa ere. Larunbatean, 17:00etan, Xabi Larrea bizkaitarrak
Filamento farolero ikuskizuna jokatuko du, euskaraz, San Martingo plazan.
Antzeztaun zikloak irailaren 28an jarraituko du, Ipotx Zirkolosa lapurtarraren
Txapi txapo saioarekin (San Gregorioko plazan). Urriaren 4an
Birakabareta antzezlana ikusi ahalko da, Herri Antzokian. Egitaraua Javi Malabares madrildarraren
A fuego lento ikuskariak (urriak 5), Jhon Ardila kolonbiarraren
¿Donde esta Alicia? saioak (urriak 11), eta Decopivolta talde valentziarraren
Doble Cita-k (urriak 19) osatuko dute.