Ehiza postuetarako izen ematea astelehenean da
Astelehenean irekiko dute Segurari egokitu zaizkion partzoneriako ehiza postuetan izena emateko epea. Postu hauetan ehiza egin nahi dutenek Segurako udaletxera jo behar dute, 08:30etik 14:00etara, eta hilaren 28a baino lehen. Segurari tokatu zaizkion 18 postuak Apota 6, 8, 10 eta 12, Aratz 9, Ultzama 3, 4 eta 10, Lixibaleku 2, Garagartza 2, Larribil 6, Leotaran 6, Iturgain 1, Letain 13, 4 eta 6, Alkain 1 eta Txabolatxo 4 dira.