Herri izaera sendotzeko parte hartze prozesua antolatu dute Ezkio-Itsason
Ezkio-Itsasoko Udalak parte hartze prozesua antolatu du herritarrekin batera etorkizuneko herria diseinatzeko. Egitasmo honen helburuetako bat herri izaera sendotzea da. Bilerak hilaren 28an, urriaren 19an eta azaroaren 9an izango dira. Guztiak udaletxean egingo dituzte, 10:00etan. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute.
Garikoitz Aiesta alkateak Ezkio eta Itsaso batzera behartu zituztela eta auzoak oso sakabanatuta daudela aipatu du. «Hori dela eta, herri izaera indartzeko beharra dugu». Herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu die. «Auzo, adin eta jatorri guztietako jendea behar dugu».