Itsasondoko liburutegian bi zerbitzu hasiko dira
Urritik aurrera bi zerbitzu gehiago eskainiko ditu Itsasondoko Udalak liburutegi publikoan. Batetik, herritarrentzat postontzi bat jarriko du, bibliotekari dagozkion iradokizunak, zalantzak, kexak edo proposamenak egin ahal izateko. Zuzeneko arretarik ez dagoenez, liburutegi zerbitzua herritarrengana gerturatu nahi du udalak. Bestetik, urrian, azaroan eta abenduan arduraduna bertan egongo da, hilaren lehen asteartean. Txartel eskaerak jaso, zalantzak argitu eta liburu eskariak hartuko ditu. Helbide elektronikoa jarri dute (itsasondokoliburutegia@gmail.com).