Lazkaotik Behobiara autobusa jarriko dute, korrika probaren egunean
Azaroaren 10ean jokatuko da Behobia-Donostia korrika proba, eta urtero bezala Lazkaoko Antzar Korrikalariak-Errotaundi taldetik kirolari mordoxka izango da parte hartzen. Autobusa antolatu du taldeak. Goizean Lazkaotik Behobiara joan, eta lasterketa bukatutakoan Donostian jasoko ditu izena ematen dutenak. Lazkaoko kiroldegian Anartzi eman behar zaio izena, astelehenetik ostiralera arratsaldeetan.