Legorretako Elkartasun Azokarako materiala biltzen hasi dira
Legorretan urriaren 25ean ospatuko da aurtengo Elkartasun Azoka. Herritarrek emandako gaiak salduko dituzte, eta bildutako dirua garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuetarako bideratuko dute. Materiala biltzen hasi dira, udalaren Kultura eta Gizarte-Ongizate Batzordeak deia zabaldu ondoren.
Etxean soberan dituzten edo erabiltzen ez dituzten gauzak eman ditzateke legorretarrek: jostailuak, etxe-tresna elektrikoak, musika diskoak, arropa, liburuak… Aste egunetan 08:00etatik 14:00etara udaletxera edo 17:00etatik 20:00etara kultur etxera eraman behar dira.
Urriaren 25ean, ostiralarekin, Elkartasun Azokan salduko dituzte bigarren eskuko gaiak. Aldaieta jubilatu elkarteak patata-tortilla pintxoak salduko ditu. Udalak txorizo egosia eta sagardoa jarriko ditu, saltzeko. Diru hori ere helburu berberako izango da.