Olaberriko Udalbatzak osoko bilkura egingo du, gaur
Olaberriko Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du, gaur (osteguna), 18:00etan. Indarkeria matxistaren Goierriko diagnosian Olaberriaren partaidetza landuko dute, tartean. Aurreko aktaren onarpena, Alkatetzak azkeneko batzarretik hartu dituen erabakien berri ematea, eta 3.000 eurotik gorako fakturen jakinarazpena ere landuko dituzte.